XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AUPA GAZTERIA

UZTAILEAN, EGUZKI PEAN...

Borroka bai

Uztailaren 12 an, ostirala.

Ulster herrialdean protestantek ospatzen zuten Boyneko Guillaume Orangeko printzearen garaikundea (edo gudugaltzea katolikoek diotenez).

18 000 polizia gizon ipar Irlandan eta IRA-ko atentatu bat biharamunean.

300 urteren ondotik, mendekua beti oraikoa da.

Besta...

Uztailaren 14 an, igandea.

Frantzia osoan iraultzaren egun berezia ospatzen da, ahantziz hiru jazarraldi izan zirela deusetara heltzeko.

Ils font la fampecirc;te au mois d'juillet / En souv'nir d'une révolution / Qui n'a jamais eliminé / La misère et l'exploitation. / Ils s'abreuvent de bals populaires... / Renaud (Hexagone)

200 urteren buruan, ttipien borroka beti oraikoa da.

... ere bai!

Uztailaren 17 an, asteazkena Frantziako itzulia Euskal Herrira heldu da.

Hau ez da Espainia, hau ez da Frantzia lemapean ikusiko diren ikurriñek orroitaraziko daukute Euskadiko gizartea eri dela.

Gazte higuin horiek salatuko dituzte tortura, errepresioa eta bortizkeria.

Kukuso horiek galdetuko dute autodeterminazioa eta amnistia.

Besta izorratuko daukute debru horiek.

Bainan horien enbasadore hoberena munduko txapelduna da.

Abraham Olanok atorrak 7 kolorekoak dauzka: herri baten koloreak, ametsarenak.

Paxkal BOURGOIN